XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nork eta zuk esan bear!....

- Bai ba lertu da anditxua!.

Ezagun da lantzetaz erdi-erdian jo dedala, ainbeste zikinkeri botatzen duenean.

Au usaia! Tufff' Banoa igesi, agur.

- Agur, mingaiñ-luze ta lotsa-labur.

II
- Orra ba oraiñ, Eusebio ta Mari-Karmen; ezkondu zerate, eta bizi zaitezte, Jaungoikoa lenbizi, eta gero zerok alkar maitatuaz.

- Bai, erretore jauna: esker milla berorri: eta esan beza orain, zenbat dan berorren nekea!.

- Ematen badirauzte mezaren ordainsari edo estipendioa, amar erreal, eztet besterik bear.

- Bai, jauna: ezta gaizki esana: baiño begira: eta aditu beza ondo gauza bat.

Ezkontzeko egiñ-erazi ditut zapata berriak, eta zapatariak, nonbait diru zaletxoa izanik, eta ez berorri beziñ ondraua, askotxo eraman dit zapatakgatik, eta urrengo egun batean eman bearko diozkagu amar errealak.